IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

9 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
teknologia-garapena
enpresetarako.

IK4k bere teknologia berritzaileenak erakutsi zituen Global Innovation Day jardunaldian.

2017/05/16 |<img src='http://www.ik4.es/upload/noticias/img/2017-05-16-10.52.png' data-link='http://www.ik4.es/upload/noticias/img/2017-05-16-10.52.png' /> Global Innovation Day jardunaldia maiatzaren 16an egin zen Bilboko Euskalduna Jauregian, eta IK4k bere berrikuntza teknologiko batzuk erakutsi zituen han. Aliantzak bere standa izan zuen, eta hainbat alorretan garatutako berrikuntzak erakutsi zituen, hala nola fabrikazio aditiboan, gainazalen tratamenduan, sektore eolikoan eta elektronika, informazio eta komunikazioaren teknologietan (EIKT) garatutakoak.

Aliantza ekitaldia antolatzen duen batzordeko kidea da, eta Innobasque, berrikuntzaren euskal agentzia, ekitaldiaren sustatzailea. Topagunea seigarren aldiz egin da aurten, eta Euskadin berrikuntzaren inguruan egiten den hitzordu nagusia da. I+G+Bko 2.000 erakunde, enpresa eta ordezkari baino gehiago elkartu ziren han.

Aurten, gainera, Innobasqueren hamargarren urteurrena ospatzeko, IK4ren erakusketak agerian jarri du nola bilakatu den hamarkada honetan euskal industriak darabilen teknologia.

Ekitaldian, 100 jarduera baino gehiago, 23 lantegi eta 16 hitzaldi egin ziren, eta 52 stand edo txoko jarri ziren. Innobasquek 2011n jarri zuen martxan ekimen hau, euskal berrikuntzari balioa emateko, Euskadi lurralde berritzaile gisa kokatzeko, ezagutza trukatu eta harremanak egiteko gune bat eskaintzeko, eta parte-hartzaileei berrikuntza orokorrarekin konektatzen laguntzeko.

 

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • CIDETEC
  • GAIKER
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker
  • Vicomtech

© 2017 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa