IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

9 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
teknologia-garapena
enpresetarako.

IK4k fabrikazio aditiboko eta saiakuntza ez-suntsitzaileetako aurrerapenak erakutsi ditu Madrilen

2017/05/31 |<img src='http://www.ik4.es/upload/noticias/img/jornada-tecnologias-ndt.jpg' data-link='http://www.ik4.es/upload/noticias/img/jornada-tecnologias-ndt.jpg' /> IK4k fabrikazio aditiboari eta saiakuntza ez-suntsitzaileei buruzko azken joeren berri eman zien Espainiako 150 enpresa baino gehiagotako ordezkariei, maiatzaren 30ean eta 31n. Aliantzak bi jardunaldi egin zituen Garapen Teknologiko eta Industrialerako Zentroaren (CDTI) egoitzan, Madrilen.

IK4k fabrikazio aditiboari eta saiakuntza ez-suntsitzaileei buruzko azken joeren berri eman zien Espainiako 150 enpresa baino gehiagotako ordezkariei, maiatzaren 30ean eta 31n. Aliantzak bi jardunaldi egin zituen Garapen Teknologiko eta Industrialerako Zentroaren (CDTI) egoitzan, Madrilen.

Lehena "NDT teknologiak: gaur egungo egoera eta epe laburreko aukerak" izenekoa izan zen, eta 40 enpresa-ordezkarik baino gehiagok parte hartu zuten. Gai hauei buruzko informazioa jaso zuten Aliantzako adituen eskutik: saiakuntza ez-suntsitzaileetako azken teknologiak, aplikazioak eta joerak eta haiek aplikatzeak dakartzan abantailak, hala nola arriskuak murriztea eta ekoizpenaren eraginkortasuna handitzea.

Navantiako aditu batek parte hartu zuen ekitaldi horretan, eta saiakuntza ez-suntsitzaileen alorrean dituzten beharrei erantzuteko zer teknologia erabiltzen dituzten azaldu zuen.

Bigarren jardunaldia, "Fabrikazio aditiboak industrian duen eragina: ikuspegi teknologikoa eta azken joerak", maiatzaren 31n izan zen. Ekoizpen industrialeko metodo berritzaile horren bidez sortzen ari diren aukera berriei buruzko informazioa eman zien IK4k Espainia osotik joandako 115 enpresa-ordezkariri. Izan ere, metodo horren bidez, material-geruzak gainjarriz egin daitezke egiturak eta piezak eta ez metodo tradizionalaren bidez, non materiala kendu egiten baita, ez erantsi.

Kasu honetan, Airbus Getafeko ordezkari batek eman zien hasiera hitzaldiei, eta azaldu zuen fabrikazio aditiboan oinarritutako zer irtenbide aplikatzen dituzten beren prozesuetan, etorkizunean zer lan-ildo landu nahi dituzten eta teknologia hori industrian ezartzeari buruz zer ikuspegi orokor duten.

Bi jardunaldietan erabilitako aurkezpenak eskuragarri daude haien webguneetan:

http://jornadandt.ik4.es/

http://fabricacionaditiva.ik4.es/

 

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • CIDETEC
  • GAIKER
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker
  • Vicomtech

© 2017 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa