IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

9 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
teknologia-garapena
enpresetarako.

IK4k ikasleen artean zientzia eta teknologia hedatzen parte hartu zuen Zientzia Azokan

2017/05/06 |<img src='http://www.ik4.es/upload/noticias/img/zientzia-azoka-2017.jpg' data-link='http://www.ik4.es/upload/noticias/img/zientzia-azoka-2017.jpg' /> IK4k erakunde kolaboratzaile gisa parte hartu zuen 2017ko Zientzia Azokan. Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean zientzia-zaletasuna pizteko ekitaldi bat da Zientzia Azoka. DBHko eta Batxilergoko 337 ikaslek zientzia eta teknologiari buruzko 110 ikerketa-proiektu aurkeztu zituzten, maiatzaren 6an, Bilboko Plaza Barrian.

IK4k erakunde kolaboratzaile gisa parte hartu zuen 2017ko Zientzia Azokan. Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean zientzia-zaletasuna pizteko ekitaldi bat da Zientzia Azoka. DBHko eta Batxilergoko 337 ikaslek zientzia eta teknologiari buruzko 110 ikerketa-proiektu aurkeztu zituzten, maiatzaren 6an, Bilboko Plaza Barrian.

Ekimen hori ikasturte osoan zehar egin da Euskadiko 33 ikastetxetan, eta guztira 350 taldek, 1.150 ikaslek, parte hartu dute. Haietatik 110 taldek lortu dute beren lanak erakusteko leku bat Bilbon.

Proiektu horietatik, 32 ingeniaritzari eta teknologiari buruzkoak ziren; 12, fisikaren eta kimikaren arlokoak; 18, biologia eta geologiakoak; 4, energiari lotuak; 10, gizarte-zientziei buruzkoak; 22, ingurumenari eta ekologiari buruzkoak; 21, osasun-arlokoak; eta bat, humanitateei buruzkoa.

Elhuyar Fundazioak antolatzen du ekimen hau, gizartean kultura zientifikoa sustatzeko eta gazteen artean bokazio zientifiko-teknikoak bultzatzeko asmoz. Aliantza Teknologikoko ordezkari batek ikasleen lanak ebaluatu dituen epaimahaian parte hartu du.

 

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • CIDETEC
  • GAIKER
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker
  • Vicomtech

© 2017 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa