IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

9 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
teknologia-garapena
enpresetarako.

IK4k babestu du Donostia Tech Week-en lehen edizioa

2017/06/24 |<img src='http://www.ik4.es/upload/noticias/img/donostiatechweek.jpg' data-link='http://www.donostiatechweek.eus/es/home/' /> Donostia Tech Week jardunaldiaren lehen edizioa egingo da, ekainaren 20tik 23ra, Kursaal Biltzar Jauregian eta Tabakalera Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentroan. Ekitaldia Hispavistak eta VE Interactivek antolatu dute, IK4k babestuta, eta berrikuntzarekin eta teknologiarekin lotuta dauden bertako eragile ugari bildu ditu.

40 hizlari baino gehiago izan dira, eta bost gai nagusi landu dituzte: "Berrikuntza eta teknologia", "Talentua eta profil profesional berriak", "Enpresa berriak: Konekta Summit", "Marketin digitaleko joerak" eta "Emakumeak teknologian".

Lau egunez, hitzaldi, elkarrizketa eta mahai-inguruz osatutako programa erakargarria eskaini dute, eta bai Euskadiko eta bai Espainiako profesional garrantzitsuek hartu dute parte. Besteak beste, IK4ko bi ikertzaile izan dira han, eta hitzaldi bana eman dute jardunaldiaren lehen egunean. Emilio Sánchez Tapia robotikako eta mekatronikako ikertzaile seniorra da CEITen, eta hau izan zen hitzaldiaren gaia: "Ikuspen artifiziala eta robotika kolaboratiboa gaur egungo gizartearen erronkei aurre egiteko". Montse Cuadros, berriz, ikertzaile seniorra eta proiektu-kudeatzailea da VICOMTECH-IK4n, eta hitzaldi hau eman zuen: "Hizkuntzaren teknologiek gaur egungo gizartean duten potentziala".

Donostia Tech Week jardunaldiaren helburu nagusia teknologia berriak eta eraldaketa digitala geureganatzea da, eta orobat gaur egun lurraldeko garapen teknologikoan dauden eragile lokalei eta betetzen ari diren paperari arreta jartzea. Bestalde, mundu teknologikoaren mapa nazionalean eta internazionalean kokatu nahi dute Donostia.

Harreman-sareak sustatzeko jarduera batzuekin osatu zen Donostia Tech Week, eta errealitate birtualeko eta areagotuko azken joerak, droneak eta 3D inprimagailuak ikusgai jarri ziren erakusketa-eremu batean.

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • CIDETEC
  • GAIKER
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker
  • Vicomtech

© 2017 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa