IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

6 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
enpresetarako teknologia-garapenean

Talentua erakartzeko egiten ari den ahalegina indartu du IK4k

2017/09/29 |<img src='http://www.ik4.es/upload/noticias/img/feria_empleo_cam_gipuzkoa.jpg' data-link=""' /> IK4k jarraitzen du gogor ahalegintzen talentua erakartzeko. Bi urtez erruz lan egin du aliantzak zentroetara hainbat profil espezializatu ekartzeko (bereziki, ingeniaritzakoak, fisikakoak, kimikakoak eta biologiakoak), eta, orain dela gutxi, hiru enplegu-azokatan hartu du parte.

Ekainaren 22an, V. Lanbai Enplegu eta Trebakuntza Azokan izan zen; urtero antolatzen den hitzordu horretan, lan-bila dabiltzanak eta enplegu-emaileak biltzen dira, Mondragon Unibertsitatearen egoitzako Garaia Berrikuntza Gunean. Unibertsitateak eta Arrasateko Udalak sustatzen dute, eta, enpresa eta erakundeentzako prestatutako gune batean, interesa zutenak zuzen-zuzenean jarri ziren harremanetan azokan standa jarri zuten 47 erakundeekin; besteak beste, IK4rekin.

Berrikitan, Gipuzkoako Ganberaren lehen enplegu-azokan izan zen, enplegua sustatzeko estrategiaren esparruan. Jardunaldi hori irailaren 12an egin zen, eta 300 langabe baino gehiago bertaratu ziren 21 ikerketa-zentro, enpresa eta erakunde publikorekin harremanetan jartzera. Aliantzak bere gunea izan zuen, eta, han, enplegu bila zebiltzanek curriculumak aurkeztu zituzten eta beren gaitasunak erakutsi.

IK4k parte hartu duen azken topaketa SCIENCE+ ERA Career Day izan da. Hiru eguneko kongresu bat da, gazteen artean zientzia-alorreko enplegua sustatzera bideratua. Bizkaia Talent ekimenak antolatzen du EHUko kultura zientifikoko katedrarekin eta FECYTekin (Zientzia eta Teknologiako Espainiako fundazioa) batera. Kongresua irailaren 18, 19 eta 20an egin zen, Bilboko Bizkaia aretoan.

Zientzia-alorrak unibertsitateko ikasle eta ikertzaileei eskaintzen dizkien aukera profesionalak eta akademikoak sustatzeko eta zabaltzeko asmoz, IK4k aliantzaren eta hura osatzen duten zentro guztien ikuspegia eta gaur egungo eskaintza azaldu zituen, beste ikerketa-zentro batzuekin batera, irailaren 19ko jardunaldian.

Gaur egun, doktore-programa baten bigarren-edizioa du martxan IK4k, beren doktore-tesiak aliantzako ikerketa-zentroetan garatu nahi dituzten 25 graduaturentzat. Hautagaiak hautatzeko epea urrira arte egongo da zabalik

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker

© 2019 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa