IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

6 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
enpresetarako teknologia-garapenean

Industria-arloko segurtasun informatikoaren erronka teknologikoei buruz eztabaidatu dute zibersegurtasun-arloko adituek

2017/10/17 |<img src='http://www.ik4.es/upload/noticias/img/2017-10-17-12.53.jpg' data-link=""' /> Zibersegurtasuna industria-aplikazioetan: egungo egoera eta joerak jardunaldia antolatu zuen IK4 Euskadiko Aliantza Estrategikoak urriaren 17an. Besteak beste, gai hauek landu zituzten: Big Data teknologiak segurtasun informatikoaren eremuan aplikatzea, Gauzen Interneterako (IoT) arkitektura ziberseguruak bermatzea, eta pilotu automatikoko ibilgailuen garapenean zibererasoek izan dezaketen eragina aztertzea.

Industria-arloan teknologia digitalak erabiltzeak ekar ditzakeen arriskuez ohartaraztea zen jardunaldiaren asmoa, eta enpresa, unibertsitate eta ikerketa-zentroei zuzendua zegoen. Guztira, hirurogei bat lagunek parte hartu zuten.

Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean egin zen jardunaldia, eta Estíbaliz Hernáez Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak eta Garikoitz Agote Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako zuzendari nagusiak ekimen publikoen eta zibersegurtasun-arloko planen berri eman zuten.

Hitzaldi teknikoetako bat Roland Trauter-ek eman zuen. Daimler Trucks automobilgintza-enpresako software-integrazioko zuzendaria da Trucks, eta pilotu automatikoko ibilgailuen proiektuetan zibersegurtasunak duen aplikazioa izan zuen hizpide.

Jardunaldia amaitzeko, zenbait hitzaldi eskaini zituzten IK4-IKERLAN, CEIT-IK4 eta VICOMTECH-IK4 ikerketa-zentroetako ikertzaileek, sistema txertatuetan eta datuen prozesamenduan zibersegurtasun-teknologiak aplikatzeko pauso berriak emateko beharra gaitzat hartuta.

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker

© 2019 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa