IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

6 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
enpresetarako teknologia-garapenean

IK4k parte hartuko du World Metro & Light Rail Congress & Expo 2018 ekitaldian

2018/04/13 |<img src=' http://www.ik4.es/upload/noticias/img/image003.png' data-link=""' /> IK4 euskal aliantza teknologikoak hiri-garraioko trengintza-sektorerako teknologia aurreratuak garatzeko dituen ahalmenak partekatuko ditu World Metro & Light Rail Congress & Expo 2018 ekitaldiaren hurrengo edizioan, Bilbao Exhibition Center-en (BEC), hil honetako 18an eta 19an.

Foro horrek azpisektore horretako ordezkari nabarmenen arteko elkargunea izan nahi du, eta baliagarria izango da esparru horretan ari diren enpresa eta eragileen arteko lankidetza areagotzeko, azken joerak analizatzeko eta etorkizunaren erronkei aurrea hartzeko.

Lehen aldiz izango da ekitaldia Bilbon, bere ia 15 urteko historian. Erakusketa-gune bat izango du, eta ponentzia eta eztabaida-mahaien programa oparo bat.  Asociación Ferroviaria Española (MAFEX) erakundearen laguntza du ekitaldiak. MAFEXek estatuko trengintza-esportazio guztien % 80 biltzen duten 70 enpresa baino gehiago ordezkatzen ditu.

IK4k erakusketa-espazio bat izango du MAFEXen standean, bere bazkide eta bezero potentzialekin —industriakoekin zein arlo zientifiko-teknologikokoekin— dituen loturak sendotzeko.

IK4 aliantza teknologikoak ibilbide sendo bat egina du trengintzaren sektore zorrotzean, eta arlo ugaritan garatu du lehen mailako teknologia Espainiako zenbait enpresarentzat.Haren ekarpen nagusiak arlo hauetakoak dira: materialen garapena, fabrikazio-prozesuak, ikuskapena, neurketa eta saiakuntzak, simulazioa, trakzio elektrikoko sistemak eta seinalizazio-ekipamenduak.Horretaz gainera, jarduera nabarmena du I+Dko zenbait foro eta nazioarteko programatan; horri esker, abangoardian dago ezagutza teknologikoa sortzeari eta merkatuari transferitzeari dagokionez.

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker

© 2019 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa