IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

6 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
enpresetarako teknologia-garapenean

Bilboren bihotza taupaka, zientziaren eta gazteen erritmora

2018/04/21 |<img src=' http://www.ik4.es/upload/noticias/img/zientzia-azoka1.jpg' data-link=""' /> Apirilaren 21ean egin zen Zientzia Azoka, Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean zientzia eta teknologiarekiko zaletasuna sustatzeko urtero antolatu ohi den ekitaldia, IK4 Aliantza Teknologikoaren laguntza tarteko.

Aurreko urteetan bezala, Bilboko Plaza Barrian elkartu ziren ikasleak (12 eta 18 urte bitartekoak denak; 90 talde), eta han aurkeztu zituzten egun horretarako prestatuak zituzten proiektu zientifikoak. Zenbait tailer zientifiko ere egin ziren.

Guztira 313 ikaslek hartu zuten parte, 174 neskak eta 134 mutilek, Elhuyar fundazioak antolatu ohi duen ekitaldi horretan. Bartzelonako Exporecerca Jove eta Galiziako Galciencia zientzia-azoketako bi talderen lanak ere ikusgai egon ziren. Ikasle-taldeetako 66 DBHkoak ziren, eta 24 Batxilergokoak. 

Azokaren hasierako ekitaldian mintzatu ziren Bilboko Udaleko Euskara zuzendari Jone Unzueta Crespo, Eusko jaurlaritzako Hezkuntzako sailburuorde Maite Alonso Arana, eta Elhuyarreko zuzendari nagusi Leire Cancio Orueta. 

Bestalde, IK4 Aliantza Teknologikoko ordezkari bat aritu zen ikasleen lanak ebaluatu zituen epaimahaian.

Euskal Herriko Zientzia eta Teknologia Sarearen laguntza jasotzen du Zientzia Azokak; hori dela eta, sare horretako erakundeetako ikertzaileen aholkularitza jasotzen dute gazte zientziazaleek beren lanak egiteko.

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker

© 2019 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa