IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

6 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
enpresetarako teknologia-garapenean

Etorkizunean, nolakoa izango ote da fabrikazio industriala?

2018/04/26 |<img src=' http://www.ik4.es/upload/noticias/img/fabricacion-industrial.jpg' data-link=""' /> Elkarri konektatuta dauden makinak, beren funtzionamenduari buruzko informazioa denbora errealean ematen dutenak; ekoizpen-lerro adimendunak; funtzionamendu autonomorako prestatuta dauden tailer robotizatuak..., horra etorkizuneko fabrikak imajinatzean burura datozkigun irudietako batzuk.

Kode binarioaren araberakoa izaten da lan-erritmoa ekoizpen-instalazioetan, eta hain justu ere hori izan zuten hizpide "Zer eta nola ekoitziko da 2025ean" jardunaldian, iragan apirilaren 26an: nolakoa izango den etorkizuneko industria.

Izaro Manufacturing Technologyk argitaratzen duen IMHE aldizkariak antolatu zuen saioa, eta IK4 Aliantza Teknologikoa izan zuen babesle. 

IK4-IDEKO zentro teknologikoaren instalazioetan egin zen jardunaldia, Elgoibarren, Gipuzkoan, eta, besteak beste, gai hauek jorratu ziren: teknologia digitalak industrian, smart factories deritzenak (fabrika adimendunak) eta akatsik gabeko fabrikazioa.

Errendimendu handiko mekanizazioa, robotikan oinarritzen den automatizazioa, fabrikazio aditiboko teknika berriak eta metrologia industrialaren aurrerapenak ere hizpide izan zituzten.

IK4ko IDEKO, TEKNIKER eta LORTEK zentroetako adituen hitzaldi teknikoez gain, hiru erakustaldi praktiko ere egin ziren makinetan. Zehazki, robot bidez hondarrezko moldeak mekanizatzeko probak egin ziren, kriogeniaren laguntzaz torneatzeko saioak, eta ultrasoinuen bidezko mekanizazio-erakustaldiak.

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker

© 2019 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa