IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

6 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
enpresetarako teknologia-garapenean

Ada Byron saria jaso du teknologia elektronikoko irakasle María Ángeles Martínek

2018/04/26 |<img src=' http://www.ik4.es/upload/noticias/img/IMG_4900_opt.jpg' data-link=""' /> Sevillako Unibertsitateko Ingeniaritza Elektroniko saileko irakasle titular den María Ángeles Martín Prats irakasleak jaso zuen iragan apirilaren 26an Deustuko Unibertsitateak ematen duen Emakume Teknologoaren Ada Byron Saria. IK4 Aliantza Teknologikoa da sariaren babeslea, eta bosgarren aldia da saria ematen dena.

VI. FOROTECH topagunean antolatutako ekitaldi batean jaso zuen saria zientzialariak. Deustuko Unibertsitateak ingeniaritzari eta teknologiari eskaintzen dien astea da FOROTECH, eta Bilbon egin zen, apirilaren 25etik 27ra.

Sevillako Unibertsitateko Teknologia Elektronikoko TIC-109 ikerketa-taldeko kidea da Martín Prats 1996az geroztik. Ibilbide oparoa egin du zientzialari horrek potentzia-elektronikaren eta aeronautikarako aplikazioa duten sistema elektronikoen alorretan. 

Martín Pratsek ahalegin handia egin du emakumeen artean zientziarekiko zaletasuna sustatzen, eta horren adierazle da datu hau: bost urte eskaseko epean, % 15etik % 60ra igo da Sevillan Aireko Nabigazioa ikasten duten emakumeen portzentajea. Lorpen ikusgarri hori zela eta, ikasketa horietara ikasle emakumezkoak erakartzeagatik hautatu zuen Ingeniaritzako dekanoen Kontseilu Orokorrak. 

Aurreko urteetako Ada Byron sarietan, emakume hauek saritu dituzte teknologien arloan egin duten ibilbideagatik: Montserrat Meya, lengoaia informatikoko hizkuntzalari aditua; Asunción Gómez, Informatikan doktorea eta teknologia semantiko deritzenen nazioarteko ikertzaile ospetsuenetakoa; Nuria Oliver, Telefonicako I+Garen zuzendaria, eta Regina Llopis, adimen artifizialera aplikatutako matematikan doktorea, AEBko California Berkeley Unibertsitatean ikasia.

Sarien babesle ez ezik FOROTECH astearena ere bada IK4 Aliantza Teknologikoa. Izan ere, gizartea —oro har— eta gazteak —bereziki— alor zientifiko eta teknologikora hurbiltzeko ekimenak eta proiektuak bultzatzen ditu, eta garrantzi berezia ematen dio emakumeek ikerketari eta berrikuntzari egindako ekarpenak ezagutarazteari eta plazaratzeari.

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker

© 2019 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa