IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

6 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
enpresetarako teknologia-garapenean

Imajina badezakezu, egin dezakezu IK4 Asmakuntza eta Diseinua sarien laguntzaile

2018/05/04 |<img src=' http://www.ik4.es/upload/noticias/img/premios-ingenio.jpg' data-link=""' /> Nafarroako, Gaztela eta Leongo eta Euskadiko ikasleak izan dira irabazle XIV. Asmakuntza eta Diseinua lehiaketan, zeina Nafarroako Unibertsitatearen Tecnun ingeniaritza-eskolak antolatzen baitu urtero, IK4 Aliantza Teknologikoaren eta beste erakunde batzuen laguntzarekin.

Merkatuan dauden produktuak hobetzeko ikasleek sortutako proposamen berritzaileenak eta asmamen handienekoak aintzatestea dute helburu sariek, eta maiatzaren 4an egin zen ekitaldi batean banatu zituzten.

Tecnun-IKOR saria Asier Ortega, Jon Tolosa eta Markel Berganzok osatutako taldeak irabazi zuen. LED lanparaz osatutako eremu anizkoitz bat garatu du Gasteizko Marianistas ikastetxeko hirukote horrek.

Tecnun Gaztenpresa, berriz, Jorge Martínez, Alba Ortiz eta Marcos Garcíak osatutako taldeak irabazi du. Lizarrako Nuestra Señora del Puy ikastetxekoak dira hirurak, eta bainuontzia dutxa bihurtzeko sistema bat garatu dute.

Azkenik, Fernando González eta Jimena Martínezek irabazi dute Tecnun IK4 saria. Miranda Ebroko Sagrados Corazones ikastetxekoak dira biak, eta Easy Thrower zabor-edukiontzia diseinatu dute.

Aliantzak ezagutza teknologikoa sortzeko eta bokazio zientifikoak sustatzeko duen konpromisoren adierazle da IK4k sari horietarako ematen duen laguntza. IK4, I+Ga merkaturatzea helburu duela, giza kapitala trebatzen saiatzen da, enpresen lehiakortasuna eta berrikuntzaren abangoardian duen posizionamendua bermatzeko tresna izan dadin.

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker

© 2019 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa