IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

6 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
enpresetarako teknologia-garapenean

IK4 Donostia Tech Week teknologia-astearen babesle

2018/05/07 |<img src=' http://www.ik4.es/upload/noticias/img/donostiatech.jpg' data-link=""' /> Garapen zientifiko eta teknologikoarekiko duen konpromisoari jarraikiz, IK4 Aliantzak Donostia Tech Week babestu du. Berrikuntzaren, teknologiaren eta eraldaketa digitalaren alorreko eragile gailenak bilduko dira foro horretan, Gipuzkoako hiriburuan, Kursaal jauregian, maiatzaren 9tik 11ra.

Hitzaldiz eta mahai-inguruz osatutako egitarau baten bidez, ikasteko, partekatzeko eta etorkizuneko erronka teknologikoei soluzio berriak bilatzeko gune bihurtuko da Donostia, hiru egunez.

Berrikuntza, marketin digitala eta talentuaren sustapena dira egitarauaren ardatz; helburuak, berriz, tokiko ekosistema berritzaile eta teknologikoaren potentziala erakustea, eraldaketa digitala bizkortzeko soluzioak bilatzea eta eta negozio-bide berriak zabaltzea.

IK4ko zenbait ordezkarik hartuko dute parte hitzaldietan, eta Aliantzak bloke-kateen teknologien alorrean dituen ahalmenen berri emango dute. Bloke-kateen sisteman, informazioa bloketan multzokatzen da, eta bloke horiei metainformazioa eransten zaie. Datu-egitura horiek iraultza ekarri dute Internetera.

Profil profesional berriei zuzendutako atalean, bestalde, Aliantzak azalduko du zer ahalegin egiten duen talentu kualifikatua trebatzeko, erakartzeko eta hari eusteko, eta zer konpromiso duen bokazio zientifikoen sustapenarekin.

IK4, teknologia merkatura transferitzea helburu duela, ezagutza zientifikoa sustatzen, aurrerapen teknologiko berrienak dituzten soluzioak garatzen eta giza kapitala etengabe trebatzen saiatzen da, Euskadiko enpresen lehiakortasuna bermatzeko eta berrikuntzaren abangoardian posizionatzeko mekanismoak izan daitezen.

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker

© 2019 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa