IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

6 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
enpresetarako teknologia-garapenean

IK4k elikadura-sektorerako irtenbideak erakutsi ditu Euskadiko Elikaduraren Clusterraren egunean

2018/05/17 |<img src=' http://www.ik4.es/upload/noticias/img/cluster-opt.jpg' data-link=""' /> IK4 Aliantzak, hura osatzen duten GAIKER-IK4 eta IK4-TEKNIKER zentro teknologikoen bidez, nekazaritzako elikagaien sektorerako duen eskaintzaren zati bat aurkeztu du Cluster Eguna 2018an; ekitaldi hori maiatzaren 17an egin zen, Euskadiko Elikaduraren Clusterrak antolatuta.

Sektoreko berri nagusiak ezagutarazi, etorkizuneko erronkak aztertu eta lankidetza indartu ziren ekitaldian. Bestalde, erakusketa-eremu bat izan zen, zeinean salmonella eta listeria azkar detektatzeko erabilera bakarreko kit eramangarri baten  prototipoa erakutsi baitzuen GAIKER-IK4k. Prototipo hori erabiltzeko ez da behar gaiaren inguruko jakintza handirik, eta instalazio berezirik ere ez.

Erakunde horrek, halaber, elikagai funtzionalen garapenean, nutrazetikoen analisian eta ontziratzeko teknologia aurreratuetan dituen gaitasunak aurkeztu zituen.

Bestalde, IK4-TEKNIKERek gainazal multifuntzionalak elikaduraren eremuan aplikatzeko duen eskaintza teknologikoa erakutsi zuen. Eibarko erakundeak elikagaien sektorerako egindako osagai eta piezei funtzio gehigarriak ematen dizkieten gainazal-akaberak aurkeztu zituen; bakterioen kontrako propietateak, propietate hidrofobikoak, hatzen aurkakoak, lurrunaren aurkakoak eta kapsulatze bidez aditibatzeko propietateak dira horietako funtzio batzuk.

Era berean, zentro teknologikoak Atten2 spin offaren erakusle bat eraman zuen. Atten2 fluidoak etengabe monitorizatzeko sentsore integratuen garapenean espezializatuta dago; sentsore horien bidez, nahi ez diren elementuak detekta daitezke fluido batean, eta haren kalitatearen parametro batzuk neurtu.

IK4-TEKNIKERek sentsoreen garapenean dituen gaitasunak ere aurkeztu zituen. Sentsore horiekin, produktuak denbora errealean azter eta neur daitezke; hala, frutaren heltze-maila zehaztu daiteke, edota ardoaren alkohol-graduazioa ezar daiteke hartzidura-prozesuan, besteak beste.

Gailu elektrokimiko berri bat ere erakutsi zuen, zeinaren bidez molekula txikiak (adibidez, pestizidak eta alergenoak) detektatzen baitira inhibizio entzimatiko bidez.

Teknologia merkatura transferitzea da IK4 Aliantzaren helburua, eta jakintza zientifikoa sortzea eta azken aurrerapen teknologikoak erabiltzen dituzten irtenbideak garatzea bultzatzen du, EAEko enpresen lehiakortasuna bermatzeko eta berrikuntzaren alorrean punta-puntan izateko.

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker

© 2019 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa