IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

6 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
enpresetarako teknologia-garapenean

Enpresa ertainetara eta txikietara berrikuntza eramateko jardunaldia

2018/06/14 |<img src=' http://www.ik4.es/upload/noticias/img/global-opt.jpg' data-link=""' /> Enpresa-ekosistemaren jasangarritasuna bermatzeko, ekonomiaren lehiakortasuna bultzatzeko eta teknologiaren abangoardian posizionatzea bermatzeko, funtsezkoa da berrikuntzaren aldeko apustua egitea.

IK4 aliantza teknologikoak Global Innovation Day jardunaldia antolatzen lagundu du, EAEko enpresei ezagutarazteko asmoz horrek zer ondorio dituen eta zein diren dinamika hori ezartzeko bideak; jardunaldia Innobasque berrikuntzaren euskal agentziak bultzatu du, eta, aurten, Donostiako Kursaal Jauregian egin da ekainaren 13an.

Azken edizio honetan, enpresa-ehunak dituen erronketarako erantzun eta soluzio berritzaileak eskaintzen jarri du foroak arreta nagusia, eta, bereziki, EAEko ETE-en arteko berrikuntza-kapilaritatea sustatzen.

Programa hitzaldi, eztabaida eta lantegiz osatua, interesgarria eta praktikoa izan da; parte hartu duten enpresek aukera izan dute ikusteko nola heldu behar zaion enpresako kulturaren aldaketa horri eta zer laguntza tresna dituzten horretarako, eta beste batzuen esperientzietatik ikasteko.

IK4k, ekitaldia antolatzen laguntzeaz gain, parte-hartze aipagarria egin zuen espazio honetan: “Berrikuntza sustatzeko eragile-sarea”.Espazio hori bost gune bereizitan banatua zegoen, eta, haietan, informazioa ematen zen: finantziazioa, ezagutzaren kudeaketa, teknologia, laguntza-zerbitzuak eta arrakasta-kasuak. Helburua interakzioak bultzatzea zen, eta, horretarako, espazio hori hesi fisikorik gabe prestatu zen, eta harreman-sareak lantzeko gune bat ere ezarri zen.

Ik4 Aliantza espezializatua dago teknologia aurreratuak garatzen sektore pribatura transferitzeko, eta, ekimen horri esker, parte hartu duten enpresekin partekatu ahal izan du nola ikusten dituen berrikuntza eta ezagutzaren transferentzia industriaren lehiakortasuna eta enpresa-ehunaren produktibitatea sustatzeko motor gisa.

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker

© 2019 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa