IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

6 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
enpresetarako teknologia-garapenean

Zibersegurtasunaren arriskuez jardungo da IK4 Sevillan

2018/09/05 |<img src="http://www.ik4.es/upload/noticias/img/logo-planetic-opt.jpg" data-link="" /> Sistema digitalek optimizatu egin dituzte fabrikazio industrialaren prozesuak, goitik behera aldatu dituzte telekomunikazioak eta garraioa, eta aurrerapen handiak ekarri dituzte diagnostiko medikoaren eta biozientzien alorretara, baina desafio handi bat ere badute: segurtasuna bermatzea eta eraso, hutsegite eta filtrazioetatik babestea.

Alor horretako desafioak aztertzeko, hain zuzen ere, zibersegurtasunari buruzko jardunaldi bat egingo du PLANETICek irailaren 20an, Sevillan. Komunikazioaren eta informazioaren teknologien arloko nobedadeak zabaltzen eta ezagutzera ematen dituen Espainiako plataforma da PLANETIC.

Andaluziako hiriburuko Casa de la Provincian egingo da jardunaldia, eta han izango da IK4 Aliantza Teknologikoa ere, zeinak segurtasun zibernetikoari buruzko mahai-inguru batean hartuko baitu parte, beste zenbait erakunde ezagunetako ordezkariekin batera.

Jardunaldiaren helburua da hainbat gairi buruzko ikuspegi zabal bat eskaintzea: zibersegurtasunaren gaur egungo desafioak, haiei aurre egiteko martxan diren ekimenak eta jakintza-alor hori garatzeko Espainian eta Europan indarrean dauden programak. PLANETICen bosgarren osoko batzar orokorrarekin eta Sevillako unibertsitateko Software Aplikatuaren Ingeniaritzako taldeak antolatutako SISTEDES 2018 jardunaldiekin batera egingo da saioa.

Horrez gain, blockchain teknologiaren azken nobedadeak eta zibersegurtasun-alorrean duten erabilera ere aztertuko dira jardunaldian, eta lankidetza-aukerak sortzeko ingurune bat sortzeko premia ere jorratuko da.

IK4 osatzen duten zentroek ibilbide luzea dute zibersegurtasunaren arloan, eta enpresen garapen zientifiko eta teknologikora bideratzen dute espezializazio hori, haien posizioa eta lehiakortasuna hobetzearren.

 

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker

© 2019 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa