IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

6 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
enpresetarako teknologia-garapenean

Garraioko eta logistikako mantentze-lanen premiak aztergai Bilbon

2018/04/13 |<img src=' http://www.ik4.es/upload/noticias/img/jornadas_sector_transporte_web.jpg' data-link=""' /> Pertsonen mugikortasunak eta ondasunen zein merkantzien garraioak, biltegiratzeak eta banaketak teknologia berritzaileak eta goi-mailako azpiegiturak eskatzen dituzte, eta prozesuan esku hartzen duten ekipo, sistema eta eragile guztien funtzionamendu egokia bermatzen duten mantentze-estrategiak.

Hori dela eta, IK4 aliantza teknologikoa garraio eta Logistika Sektoreko Mantentze-lanei buruzko 14. Jardunaldian izan zen iragan apirilean. Bilboko Itsas Museoan izan zen topaketa.

Hitzaldi, hizlari eta enpresa ugariren topagune bihurtu zen jardunaldia, non garraioaren eta logistikaren alorreko mantentze-lanarekin zerikusia duten esperientziak, ahalegin arrakastatsuak eta proiektuak trukatu ziren.

Aliantzaren izenean, Ceit-IK4-ko Unai Alvarado ikertzaileak hitzaldi bat eman zuen ("Trenbide-sektorearen mantentze-lanetarako software-tresnak"), eta gai hau jorratu zuen batik bat: informazioaren eta komunikazioaren teknologiek errailen gaineko garraioaren funtzionamenduari dakarzkioten onurak mantentze-lanari, kontrolari eta ikuskapenari dagokienez.

Bombardier, Alsa, Alstom, CAF eta DHL enpresetako ordezkaririk ere jardun zen hizlari hitzaldi-programan.

Apirilaren 11tik 12ra egin ziren jardunaldiak, Espainiako Mantentze-lanen Elkarteak antolatuta, eta, besteak beste, aztergai izan zuten 4.0 teknologia gaitzaileek zer funtzio duten mantentze-lanetan eta zer gaitasun duten garraio-eredu geroz eta azkarrago, eraginkorrago eta jasangarriago batien premiak asetzeko.

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker

© 2019 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa