IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

6 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
enpresetarako teknologia-garapenean

IK4ren teknologia transferitzeko eredua aztergai Santanderren

2018/08/30 |<img src=' http://www.ik4.es/upload/noticias/img/unnamed-web.jpg' data-link=""' /> Funtsezkoak dira zientziaren eta teknologiaren garapena eta ondoren merkatura transferitzea enpresen lehiakortasuna, ekoizpen-eredua eta jarduera ekonomikoaren iraunkortasuna sendotzeko.

Hori dela eta, Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitateak antolatutako "Jardunbide egokiak hezkuntzatik industriarako teknologia-transferentzian" izeneko jardunaldia egin zen iragan abuztuan, I+Gren emaitzak sektore pribatura transmititzeko dauden ereduak aztertzeko, horretarako zer tresna dagoen jakiteko eta laborategiak eta enpresak elkarrekin hobeto lotzeko eremuak aurkitzeko.

Santanderren egin zen topaketa, abuztuaren 27tik 29ra, eta han izan zen IK4ko zuzendaria nagusia, José Miguel Erdozain, euskal aliantzaren transferentzia-ereduaren berri ematen.

IK4ren sistemaren oinarriak espezializazioa eta partaide dituen zentro teknologikoen bikaintasuna direla gogoratu zuen Erdozainek, eta sistemaren arrakastaren gakoak ere azaldu zituen "Unibertsitatea eta Espainiako zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-sistema: egiteko dagoena" izeneko saioan. Iberdrolako Ingurumena eta Ezagutzaren Kudeaketa sailaren arduradunak ere, Emilio Tejedor Escobarrek, hitz egin zuen jardunaldian.

Kantabriako hiriburuko Magdalena jauregian izan ziren saioak, guztiak ere ikerketa-sistemen teknologia-kudeatzaileei, enpresariei eta ekintzaileei zuzenduak. Kantabriako Gobernuaren Berrikuntza, Teknologiaren Garapena eta Ekintzailetza Industriala Sailaren eta Deusto Business Schoolen laguntzaz antolatu zen jardunaldia.

 

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker

© 2019 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa