IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

6 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
enpresetarako teknologia-garapenean

IK4, teknologia medikoko nazioarteko azoka nagusian

2018/09/10 |<img src="http://www.ik4.es/upload/noticias/img/medica_2018_web.jpg" data-link="" /> IK4 aliantza teknologikoak ordezkaritza zabala izango du hurrengo Medica azokan; teknologia eta gailu medikoen sektoreko nazioarteko ekitaldi nagusian, alegia. Alemaniako Düsseldorf hirian egingo da.

 

CEIT, GAIKER eta TEKNIKER zentroetako adituak jardungo dira aliantzaren ordezkari, medikuntzaren alorrean IK4-k dituen ahalmenen berri ematen. Izan ere, alor hori da Euskadiko I+G-aren ardatz nagusietako bat.

Lehenbiziko aldia du IK4-k azoka horretan parte hartzen duena. Basque Health Clusterek antolatzen duen erakusketa-eremuan egongo da, 16. pabiloiko B31 standean.

Ekitaldian izango diren aliantzako zentroek esperientzia zabala dute medikuntza-sektoreko hainbat material, gailu eta sistema garatzen, eta horietako asko merkaturatu dituzte azken urteotan; arrakasta handiz, gainera: desfibriladoreak, koagulumetro eramangarriak, begi barruko leiarrak mekanizatzeko ultradoitasuneko ekipoak, bakterioak detektatzeko kitak, sentsoreak, pazienteak  monitorizatzeko eta ebaluatzeko sistemak, eta laguntza-ekipoetarako ekipamendua.

40 urteko ibilbidea egina duen azoka honek 125.000 bat bisitari izaten ditu urtero. Medica azokak 5.100 erakusketari elkartzen ditu, 70 herrialde baino gehiagotik etorriak, besteak beste, biozientzien alorreko puntako enpresak, ikerketa-zentroak eta profesionalak.

Gainera, hitzaldi, txosten-aurkezpen eta eztabaida-foro ugari eskaintzen ditu, eta, azken urteotan, topaketaren funtsezko osagai bihurtu dira.

 

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker

© 2019 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa