IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

6 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
enpresetarako teknologia-garapenean

Profesionalentzako lan-eskaintza aurkeztu du IK4k Londresen

2018/10/06 |<img src="http://www.ik4.es/upload/noticias/img/IMG-20181008-W500.jpg" data-link="" /> Talentu profesionalak ez du mugarik, eta, hori dela eta, IK4 euskal aliantza teknologikoak parte-hartze nabarmena izan du gaur Londresen egin den Be Basque Talent topaketan.

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako Bizkaia Talent erakundeak antolatu du foroa, eta helburu du aditu bila dabiltzan enpresak eta atzerrian bizi baina itzultzeko aukera aztertzen ari diren profesional euskaldunak harremanetan jartzea.

Kongresuaren hamaikagarren edizio honek aukera eman die bertaratu direnei bertatik bertara ezagutzeko zer proposamen dituzten ekonomiaren sektore estrategikoetan (hala nola automobilgintzan, biozientzietan eta fabrikazio industrialean) lan egiten duten euskal enpresa eta zentro teknologikoek.

Gaikako tailerren, elkarrizketen, aurkezpenen, hitzaldien eta eztabaiden bidez, gaur euskal enpresen egungo errealitatearen berri izateko eta etorkizuneko joerak hobeto ezagutzeko aukera izan dute.

IK4k, zehazki, aurkeztu du zer plan dituzten erakundea osatzen duten zazpi zentroek giza baliabideak erakartzeko eta trebatzeko. Zentro horien jarduera bereziki eremu hauetara zuzendua dago: informazioaren eta komunikazioaren teknologia digitalak, materialak, fabrikazio industrialeko prozesuak, mekatronika, energia, ingurumena, birziklatzea, nanoteknologiak eta bioteknologia.

Aliantzan 1.158 langile daude (% 30 doktoreak), eta giza kapitala erakartzeko eta hari eusteko konpromiso sendoa du Aliantzak. Urtero egiten ditu jarduera ugari bokazio zientifikoa sustatzeko eta ezagutzera emateko zer abantaila dituen ibilbide profesionala ikerketan egiteak.

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker

© 2019 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa