IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

6 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
enpresetarako teknologia-garapenean

Energia berriztagarriak metatzeari buruzko eztabaida egingo du IK4

2018/10/11 |<img src="http://www.ik4.es/upload/noticias/img/almacenamiento_renovables.jpg" data-link="" /> Sektore horretako erronkak aztertzeko jardunaldi bat antolatu du aliantza teknologikoak. Urriaren 24an egingo da, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean, eta enpresei, unibertsitateei eta ikerketa-erakundeei zuzenduta dago. Jardunaldiaren helburua da arlo horretako azken teknologien berri ematea, jakintza partekatzea eta erakunde publikoek arlo horretan martxan jarritako politikak aurkeztea.

Nork kontrola ditzake eguzki-izpien intentsitatea eta haizearen indarra?Inork ez, eta, hain zuzen, horixe da eguzki-energia eta energia eolikoa ustiatzeko eragozpen nagusia:energia-iturri berriztagarrien kontrolik eza.

Ikerketa zientifikoak ezer gutxi egin dezake arazoaren iturria—hots, naturaren beraren funtzionamendua— konpontzeko, baina ekarpen handiak egin ditzake energia-metaketari dagokionez; izan ere, energia eraginkortasunez metatuz gero, argindar-hornidura bermatuko litzateke haizerik eta eguzki-argirik ez dagoenean ere.

Esparru horri lotutako azken berrikuntza teknologikoak aztertu eta etorkizuneko erronkei buruz eztabaidatzeko, IK4 Aliantza Estrategikoak “Energia berriztagarrien metaketa: asko dago egiteko” jardunaldia antolatu du urriaren 24rako. Orona Fundazioaren egoitzan egingo da, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean.

Saioaren moderatzailea Javier Laucirica izango da, IK4ko zuzendari zientifikoa. Hitzaldiei dagokienez, berriz, besteak beste Energiaren Euskal Erakundeko ordezkariak eta Unión Española Fotovoltaicakoak (UNEF) arituko dira.

Aliantzako kide diren CEITIKERLAN eta TEKNIKER zentro teknologikoetako ordezkariek ere hartuko dute parte.

Jardunaldia goizeko 9:30ean hasiko da, eta, amaitzeko, hizlarien arteko mahai-inguru bat eta galderentzako tarte bat egingo dira, eztabaida sustatzeko.

Jardunaldia amaitu ondoren, CDTIko (Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroko) ordezkariak han egongo dira, energia-metaketarekin lotutako I+G+Bko proiektuetarako ematen dituzten diru-laguntzei buruzko informazioa emateko.

Esteka honetan dituzue jardunaldiari buruzko informazio guztia eta izena emateko jarraitu beharreko argibideak (doakoa da): http://almacenamientoenergia.ik4.es/

IK4ri buruz

IK4 aliantza teknologikoa zazpi zentro teknologikok osatzen dute (AZTERLAN, CEIT, GAIKER, IDEKO, IKERLAN, LORTEK eta TEKNIKER), eta bere helburua da ezagutza zientifiko-teknologikoa sortzea eta transferitzea, enpresen lehiakortasuna eta gizartearen aurrerapena hobetzeko.

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker

© 2019 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa