IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

6 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
enpresetarako teknologia-garapenean

Lotura-teknologien etorkizuna eztabaidagai

2018/10/25 |<img src="http://www.ik4.es/upload/noticias/img/tecnologias-union.jpg" data-link="" /> Industria-fabrikazioa gero eta zorrotzagoa da: emaitza zehatzagoak nahi ditu, eta askotariko testuingurutan beren funtzioa bete dezaketen material eta produktu oso sofistikatuetara egokitu behar du.

 

Manufaktura-sektorearen premia ohikoenetako bat osagarriak lotzea da, baina, nahiz eta eskaria handia izan, prozesu horretara bideratutako teknologiek oraindik ere erronka handiei egin behar diete aurre. Horregatik, funtsezkoa da piezen arteko lotura bermatzen duten tekniketara zuzendutako azken joerak hobeto ezagutzea.

Horren haritik, IK4 Research Alliance aliantza teknologikoak topaketa bat antolatu du, jarduera-arlo horretako eragileek sektoreko azken berritasunak eta erronkak ezagut ditzaten.

Azaroaren 8an izango da «Lotura-teknologiak fabrikazio aurreratuaren aroan» jardunaldia, GAIKER-IK4 ikerketa-erakundearen instalazioetan, Bizkaiko Teknologia Parkean.

Erakunde garrantzitsuen ordezkariak izango dira bertan; besteak beste, Federico Martín de la Escalera, Aernnova Engineering Division aeronautika-multinazionaleko I+G taldearen arduraduna. Metalaren eta karbono-zuntzaren arteko lotura hibridoen prozesuak hegazkingintzan zer erronka dituen azalduko du.

Aliantza osatzen duten zentroen ordezkariek ere hitzaldiak emango dituzte; tartean izango dira sektore estrategikoetako enpresetako aditu ospetsuak, hala nola aeronautikakoak eta automobilgintzakoak.

IK4-AZTERLANeko Saiakuntza Mekanikoen Saileko zuzendari Urko Uribe Villarrek errendimendu handiko sektoreetan piezak torloju bidez lotzeko fabrikazio-prozesuei dagokienez kontuan hartu beharreko alderdiak aztertuko ditu.

Bestalde, GAIKER-IK4ko Material Plastikoen eta Konpositeen Saileko Alexandra Allue Salvador  ikertzaileak material desberdineko piezak prozesu kimiko bidez (itsasgarriak erabili gabe) lotzeko soluzioak aurkeztuko ditu.

Bere aldetik, IK4-LORTEKeko Egoitz Aldanondo Begiristain ikertzaileak marruskadura-agitaziozko soldaduran (ingelesez, FSW) zer aurrerapen eta garapen izan diren azalduko du. Aplikazio bidezko marruskadurazko soldadura gero eta gehiago erabiltzen da garraio-ibilgailuen egiturak egiteko.

Azkenik, IK4-TEKNIKEReko Eva Rodríguez Vidal ikertzaileak laser-teknologiaz hitz egingo du, gero eta gehiago erabiltzen baita lotura bidez fabrikatzeko metodo gisa, beste lotura termiko batzuen ordez.

Jardunaldiaren webgunean daude egitaraua eta izena emateko orria.

 

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker

© 2019 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa