IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

6 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
enpresetarako teknologia-garapenean

IK4, energia metatzeko azken aurrerapen teknologikoen berri-emaile

2018/10/24 |<img src="http://www.ik4.es/upload/noticias/img/jornada-almacenamiento-cierre.jpg" data-link="" /> Urriaren 24an, “Energia berriztagarrien metaketa: asko dago egiteko” jardunaldia egin zen, IK4Aliantza Teknologikoak antolatuta, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean. Hauek dira saio horretan landu ziren gaietako batzuk: adimen artifiziala energia metatzeko prozesuak hobetzeko erabiltzea, alor horretako lehiakortasuna areagotzeko azken soluzioak eta sektoreko enpresen erronka teknologiko nagusiak.

Enpresa-, unibertsitate- eta ikerketa-alorretako ehun ordezkaritik gora elkartu ziren jardunaldian, eta arreta handiz jardun ziren. Horren adierazle dira hitzaldiak aurkeztu ondorengo mahai-inguruko interakzioak.

Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) eman zion hasiera foroari, eta gai hau izan zuen hizpide: energia metatzeko sistemak eta energia berriztagarriak sustatzeko administrazio publikoak martxan jarritako ekimenak.

Asociación Empresarial Eólica (AEE) elkarteko ordezkariak, berriz, energia metatzeko sistemen egungo erabileraz hitz egin zuen, eta parke eolikoen eta beste sistema berriztagarri batzuen kudeaketan metatze-sistema horiekin izandako zenbait esperientziaren berri eman; ondoren, etorkizuneko lan-ildoak zein izango diren ere azaldu zuen.

Unión Española Fotovoltaica (UNEF) elkartearen izenean mintzatu zenak, berriz, energia sortzeko eta metatzeko sistema batzuk izan zituen hizpide, betiere eguzki-energia fotovoltaikoaren ikuspegitik, eta iragarpen hau egin zuen: sortzen den potentzia metatzeko sistematan aitzindari direnek menderatuko dute energia berriztagarrien sektorearen geroa.

Energiaren Klusterreko hizlaria, berriz, “Energy Storage Basque Country” markaren eratze-prozesuaz jardun zen. Elektrizitatea metatzeko balio-kateko Euskadiko eragileen ahaleginak bateratzeko sortu zen aipatutako marka.

Azkenik, hizlari jardun ziren energia-metaketarekin zerikusia duten Aliantzako teknologia-zentroetako ordezkariak.CEITekoak gai honetaz hitz egin zuen: nola erabili teknologia berriak (adimen artifiziala, esate baterako) energia-iturri berriztagarrien berezko ziurgabetasuna murrizteko eguzki-erradiazioaren maila iragartzeko algoritmo aurreratuak erabiliz.

IKERLANeko ordezkariak energia berriztagarria ekoizten duten sistemen lehiakortasuna hobetzeko metodologia bat eta esparru estrategiko bat aurkeztu zituen. Metodologia horretan, bateriarik egokienak egiteko eta haiei tamaina egokia emateko tresnak baliatzen dira.

Azkenik, TEKNIKEReko ordezkaria eguzki-instalazio termoelektrikoen alorrean duen esperientziaz jardun zen, eta esan zuen instalazio fotovoltaikoen eta eolikoen osagarri bikainak izan daitezkeela, baldin eta aprobetxatzen baldin bada ordu luzez energia metatzeko duten ahalmena. Hori da, TEKNIKEReko hizlariaren iritziz, energia-ekoizpen guztiz berriztagarri baterantz jotzeko bidea.

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker

© 2019 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa