IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

6 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
enpresetarako teknologia-garapenean

Piezaren abiadura aldaketa etengabea: chatter_a saihesteko modelotan oinarrituriko aplikazioa praktikoa.

2009/07/28 | Piezaren abiadura aldaketa etengabea, chatter_a saihesteko metodo praktikotzat hartzen da mekanizatzeko ainbat prozesutan. Artikulu honek, metodo honen bideragarritasuna aztertzen du zentru gabeko artezketa prozesuan. Horretarako denborazko modelo dinamiko bat garatu da, edozein motako abiadura alkateta etengabeko prozesuren portaera simulatzeko gai delarik.

Piezaren abiadura aldaketa etengabea, chatter_a saihesteko metodo praktikotzat hartzen da mekanizatzeko ainbat prozesutan.  Artikulu honek, metodo honen bideragarritasuna aztertzen du zentru gabeko artezketa prozesuan. Horretarako denborazko modelo dinamiko bat garatu da, edozein motako abiadura alkateta etengabeko prozesuren portaera simulatzeko gai delarik. Konfigurazio geometriko eta dinamikoaz gain, ainbat ez linealitate hartzen ditu kontuan modeloak, piezaren hasierako biribiltasun akatsa, litekeen pieza eta harriaren arteko kontaktu galera eta lobuluen filtratzea esaterako. Hori dela eta piezaren borobiltasun akatsa simulatu daiteke lan zikloaren zehar. Emaitza esperimetalek, simulazio bitartez lortutakoak balioztatzen dituzte, bide batez metodoaren bideragarritasuna eta chatter_a saihesteko baldintza egokien aukeraketaren beharra argudiatzen dituztelarik. Piezaren biribiltasunaz gain zimurdurarekiko lortutako emaitzak egoera egonkorretako balore berberak lor daitezkeela ikusi da. Zentrugabeko zeharkako prozeuan egin dira probak azkenik, lan egiteko era honetan ere metodoaren baliogarritasuna erakutsi dutelarik.

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker

© 2019 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa