
Aliantza teknologiko pribatu eta independientea gara, eta erreferente gara bai Berrikuntzako Euskal Sisteman bai AZTERLAN, CEIT, CIDETEC, GAIKER, IDEKO, IKERLAN, LORTEK, TEKNIKER eta VICOMTech zentroek osatzen duten Europako ingurune teknologikoan.
2005ean sortu ginenetik, zentro teknologikoak independenteez osatutako Aliantza bat gara, helburu berarekin elkartuta: gizarteari balioa eranstea eta masa kritiko bat sortzea, industrian aplikatzeko eta industriara bideratutako ikerketa lanak garatu ahal izateko, industriek lehiakorragoak izaten lagunduko dieten tresnak izan ditzaten.
Ezagutza sortu, eskuratu eta transferitzea helburu dituen Aliantza bat gara, eta, horretarako, geure teknologia propioa sortzen dugu enpresek eta gizarteak berak behar dituzten diziplina teknologikoetarako.
Gure zortzi unitate zientifiko-teknologikoek bazkideen I+G+b alorreko baliabide guztiak hartzen dute bere baitan: bioteknologiakoak, mikro eta nanoteknologikoak, ingurumeneko eta birziklapenekoak, energiakoak, industriako gestio eta produkziokoak, mekatronikakoak, material eta prozeduretakoak, eta informazio eta komunikazioko teknologietakoak.
© 2011 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 Fax: +34 943 202757 | info@ik4.es