Misioa, ikuspegia eta helburuak

Misioa

IK4ko helburua da enpresa ehunak ingurune global batean duen lehiakortasuna hobetzen lagunduko duten ezagutza zientifiko-teknologikoak sortzea, eskuratzea eta transferitzea.

Horretarako, berrikuntza eta bikaintasuna bultzatzen ditugu espezializazioaren eta bazkideen gaitasun zientifiko eta teknologikoen koordinazio eta integrazioaren bidez. Eta gainontzeko eragile zientifiko-teknologikoekin ari gara lanean ikerketara bideratutako bitartekoak modu eraginkorrean erabiltzeko eta oso kualifikatuta dauden langileen trebakuntza eta integrazioa lortzeko gure zerbitzupeko ingurune ekonomikoan zein sozialean.

Era berean, erreferentziazko elementua gara erakundeetan ikerketa zientifiko-teknologikoari buruzko alderdi guztiez hitz egin behar denerako, eta haiekin batera aritzen gara politika zientifiko-teknologikoak definitzen. Enpresa ehunarekin ere aritzen gara lanean, aurreko hori guztia gizarterako balio bihurtze aldera.

Pertsonak oinarri dituen proiektua gara, eta bertan bikaintasuna, taldeko lana eta lankidetza funtsezko elementuak dira bai pertsonen eta profesionalen garapenerako bai Aliantzaren arrakastarako.

Ikuspegia

Ezagunak eta onartuak izatea bai gizartean bai gizarteko eragile nagusien artean. Gure lana funtsezkoa izan da EAEn koherentziaz egituratutako sare zientifiko-teknologikoa eta oro har lehiakorra den sare ekonomiko eta soziala izan zitzan.

Erreferente izatea nazioartean herrialde honetako enpresen eraldaketan izugarrizko eragina izan duten ikerketa arloetan bikainak izateagatik. Horretarako, gure misioa garatzeko unibertsitateekin eta beste eragile zientifiko-teknologiko batzuekin lankidetza estuan jarduten ohi dugu.

Proiektu bera dugun zentro teknologiko bat baino gehiago gara, eta denak Enpresa ehunarentzat soluzio lehiakorrak eman nahian gabiltza. Horretarako Unitate Teknologikotan banatu gara, unitate bakoitzean bertako zentroen gaitasun zientifiko-teknologikoak beraien merkatura bideratzeko.

Administrazioen aldetik onartzea beraien politika zientifiko-teknologikoen definiziorako eta ezarpenerako ezinbesteko tresna garela.
Geure berezko teknologia gisa sortu dugun ezagutzagatik erreferente izatea.
Kontratupeko ikerketa zerbitzuen merkatuan ezagunak izatea enpresen sektorerako balioa sortzeko gaitasunagatik.

Garapen zientifiko-teknologikoa Eusko Jaurlaritzak, Estatuko Administrazio Orokorrak eta Europako erakundeek ezarritako zientzia eta teknologiako planekin bateratzea.

Helburuak

  • Bazkideen interes komunak bultzatzea eta babestea.
  • Espezializazioan eta lankidetzan oinarritutako bikaintasun teknologikoa bilatzea.
  • Bazkideen ordezkari izatea Lankidetza zientifiko-teknologikorako Aliantza gisa.
  • Garapena, produktibitatea eta lehiakortasuna bultzatzea Euskal Autonomia Erkidegoan.
  • ?Jarduketa Planak? garatzea, EAEn indarrean dauden Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Planek Espezializazio Teknologikorako ezartzen duten esparruaren baitan.
  • I+G+b proiektuak batera egitea, bereziki diziplina anitzekoak, beharrezkoak diren giza baliabideak eta materialak mobilizatuta eta partekatuta.
  • Bazkideen eta Aliantzaren arteko koordinaziorako mekanismoak ezartzea.
  • Bere jardueren emaitzak transferitzea eta zabaltzea. Emaitzetara bideratzea.
  • Enpresa ekimen berrien sustapenean laguntzea.
  • AZTERLAN
  • CEIT
  • CIDETEC
  • GAIKER
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker
  • Vicomtech

© 2012 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 Fax: +34 943 202757 | info@ik4.es