IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

9 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
teknologia-garapena
enpresetarako.

Espezializazio mapa

Aliantzako kide diren zentroak Unitatetan egituratuta gaude hierarkikoki eta espezializazio teknikoa da unitate horiek definitzeko oinarrizko irizpidea. Ondoren ikus dezakegu IK4ren espezializazio mapa, non garbi agertzen baita IK4n abian jarritako 8 unitateetan Aliantzako ikerketa arlo guztiak elkartzen direla. Zentroek banan-banan hartuta espezializazio maila handia daukate eta, hori lortzeko, beharrezkoa da zentroetako ikerketa taldeen artean lankidetza maila handia egotea.

Kontsultatu PDF formatuko katalogoa

Eremu teknologikoak

Unitate teknologikoek jarduera aukera guztiak hartzen dituzte beren baitan, oinarrizko ikerketa lanetatik hasi produktu berrien prototipoen garapeneraino. Batzuetan, oinarrizko ikerketatik hurbilago dauden epe ertainerako eta epe luzerako helburuak planteatzen dira, eta, beste batzuetan, oso helburu zehatza eta bezero jakin baten premiekin lotutakoa du jomuga.

Jarduera sektoreak

Unitate teknologiek duten espezializazio maila handi horrek sektore askotako enpresetarako balio erantsia duten produktuak eta zerbitzuak sortzea ahalbidetzen digu,hasi automobilgintzako produktuetatik biomedikuntzakoetaraino, makina erreminten eta ikus-entzunezkoen sektorekoetatik pasatuta.

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • CIDETEC
  • GAIKER
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker
  • Vicomtech

© 2017 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa