Bazkideak

Enpresei berritzeko eta lehiakor izateko ahalmenak indartzen laguntzeko konpromisoa abiapuntu izanik,AZTERLAN, CEIT, CIDETEC, GAIKER, IDEKO, IKERLAN, LORTEK, TEKNIKER eta VICOMTech zentro teknologikoek IK4 Aliantza eratzea erabaki dute; halere, erakunde independente izaten jarraitzen dute, proiektu bat batera eramateak dakartzan onurak eskuratuko dituzten arren.

Zentro teknologiko bazkideak

Zentroak Deskribapena

AZTERLAN-IK4

AZTERLAN

Azterlan 30 urtetik gorako esperientzia duen Teknologia Zentro pribatua da. Garapen iraunkorrarekin duen konpromisoa eta industriarekin duen harreman estua dira Zentroaren bereizgarri.

CEIT-IK4

CEIT-IK4

CEITek I+G+b zerbitzuak eskaintzen ditu, ikerkuntza proiektuak aplikatuz eta baita garapen teknologiko proiektuak ere. Egoitzak Ibaeta eta Donostiako (Gipuzkoa) Teknologia Elkategian kokaturik daude. CEIT 1982. urtean eraiki zen, Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Unibertsitateko Ingenieritza Eskolaren laguntza ekonomiko zein instituzionalari esker.Horien xedea gizarteari zerbitzu bat ematea zen ikertzaile gazteen bidez. Gazte hauek, enpresan sartzean, beharrezkoak diren aldaketak burutzeko gai izaten dira, enpresak nazioarteko lehiakortasun-maila gorenera eramateko. Beraien alor nagusienak, ondorengo hauek dira: Materialak, Mekanika Aplikatua, Elektronika eta Komunikazioak, Mikroelektronika eta Ingurumenaren Ingeniaritza.

CIDETEC-IK4

CIDETEC

CIDETEC zentro teknologiko bat da eta teknologia elektrokimikoetan espezializatuta dago. Produktu eta prozesu berriztatzaileetan bere esperientzia eta ezagutza aplikatzen ditu hainbat sektoretan inplikaturik dauden enpresen produktuak hobetzeko asmoz. Zentro hau Donostiako Teknologi Elkartegian kokaturik dago. 1997an eraiki zen eta bere alor nagusienak ondorengo hauek dira: Energia (bateriak, erregai-pilak edo fotovoltaikoa), Gainazaleko tratamenduak (sentsoreak, elektrooptikoak, nanomaterialak eta biomaterialak) eta Material berriak.

GAIKER-IK4

GAIKER-IK4

GAIKER Fundazioa zentro teknologiko bat da eta ikerkuntza eta zerbitzu teknologiko zein berriztatzaileak enpresei eskaintzea du xede. 1985. urtean sortu zenetik, garapen teknologikoa eta enpresa-sareari lehiakortasunean lagundu izan du. Hori lortzeko, teknologiaren sorkuntza, erakarpena eta moldaketaren bidez lortu da geroago gure bezero zein bazkide sortzaileei transferitzeko. Teknologia honek euren ezagutza alorrekin zuzeneko harremanak ditu: Plastikoak eta Compositeak, Jasangarritasuna eta Ingurumena, Birziklapena eta Balorizazioa eta Bioteknologia.

IDEKO-IK4

IDEKO-IK4

IDEKO-IK4 bere hasieratik makina erremintan eta fabrikazio teknologikoetan espezializatutako zentro teknologiko bat da. Arriaga poligonoan (Elgoiba-Gipuzkoa) aurkitzen dugu. 1986. urtean eratu zen eta bere ikerketa-arlo nagusiak ondorengo hauek dira: transformazio prozesuak, makina eta konponenteak, ingeniaritza birtuala, makinen eragingailuak eta dinamika, prozesu mekanizatuen monitorizazioa eta kontrola, automozio intelegenteko softwarea, neurketa sistemak, produktuaren bizitza-zikloaren kudeaketa, inteligentzia lehiakorreko ereduak eta berrikuntzaren kudeaketa, besteak beste. IDEKO-IK4k bere bezeroen berrikuntza teknologikoa sustatzea du xede.

IKERLAN-IK4

IKERLAN-IK4

IKERLAN-IK4 zentro teknologiko bat da. Bere espezializazioa produktu berrien garapena da hurrengo teknologien konbinaketarekin: Mekanika, Elektronika, Komunikazioak, Informatika, Mikrosistemak, Erregai pilak, berrikuntzarako estrategiak eta diseinua eta produkzioa. Arrasaten (Gipuzkoa) eta Miñanon (Araba) kokaturik dago. IKERLAN-IK4 Arrasaten eta Miñanon kokaturik dago. Bere aktibitatea ondorengo sektoreei zuzenduta dago: automozioa, etxetresna elektrikoak, jasogailuak, osasuna, eraikuntza, ekipo-ondasunak edo energia.

LORTEK-IK4

LORTEK

Oraindik ez da itzulpena egin

TEKNIKER-IK4

TEKNIKER-IK4

TEKNIKER zentro teknologikoa, irabazi-asmorik gabeko fundazio pribatu gisa sortu zen juridikoki. Industria-sarea berritzeko gaitasuna areagotzen laguntzeko xedea du, industriaren lehiakortasuna hobetzeko, teknologia eta jakintza sortuz eta aplikatuz. Mekatronikaren, Fabrikazio Teknologien eta Mikroteknologien zentro gisa definitzen du bere burua. Batez ere, arlo hauek lantzen ditu: Industria eta kontsumo-produktuen diseinua, marruskadura, higadura eta lubrifikazio-arazoak konpontzea, fabrikan informazio eta komunikazio-teknologiak sartzea, doitasun handia, miniaturizazioa eta mikro/nanoteknologiak.

VICOMTECH-IK4

VICOMTECH-IK4

Vicomtech Donostiako Teknologi Elkartegian kokatuta dagoen ikerketa aplikaturako zentro bat da, konputagailu bidezko elkarrekintzazko grafikoak eta multimedia digitala ikertzen dituena. 2000. urtean sortu zen eta berorren arloak honakoak dira : TELEBISTA DIGITALA ETA MULTIMEDIA ZERBITZUAK, APLIKAZIO BIOMEDIKOAK, TURISMO, ONDAREA ETA SORMENA, HEZKUNTZA, AISIALDIA ETA E-INKLUSIOA, APLIKAZIO INDUSTRIALAK.

  • AZTERLAN
  • CEIT
  • CIDETEC
  • GAIKER
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker
  • Vicomtech

© 2011 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 Fax: +34 943 202757 | info@ik4.es