IK4 Research Alliance. Bikaintasun Zientifiko-Teknologikorako Aliantza  Teknikari bat laborategiko probak egiten ari dela erakusten digun konposizioa.

9 gune teknologiko,
Europako erreferentzia 1
teknologia-garapena
enpresetarako.

Proiektuak

IK4n emaitzak epe motzera zein epe luzera lortzera bideratutako proiektuak egiten ditugu.

Nabarmendutako proiektuak

  • I-SARE

    i-sare

    IK4 iSare-ren sustatzaile gisa parte hartzen ari da; ikerketa-proiektu bat da iSare, Gipuzkoan mikrosare adimendun bat eraikitzea helburu duena.

    Informazio gehiago

  • SIMBAD

    CEIT-IK4 gaixotasun kronikoa duten gaixoen laguntza kalitatea hobetzeko proiektuaren burua da. Bioingeniaritza arloko ikertzaileek Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioaren aurrean beraien ikerkuntzaren aurrerapenak azaldu dituzte.

    Informazio gehiago

Proiektu gehiago

  • ORION: ORION proiektua (Ordered Inorganic-Organic Hybrids using Ionic Liquids for emerging applications) Europar Batzordeak finantzatzen du, eta 2008ko NMP deialdian Espainiatik koordinatzen diren lankidetza proiektu handietara zuzenduta daudenen artean, esleitu zen bakarra da. Gainera, CIDETEC-IK4k horrelako ezaugarriekin gidatzen duen lehenengo proiektu europarra da. Iraupena 4 urtekoa da, eta aurrekontua 10 milioi euro gutxi gorabehera.
  • FLEXICOAT: Ekimen honek Europako ETEen artean gainazal apaingarriak –eskuburdinak, heldulekuak, txorrotak – zein marruskatze txikikoak –azkoinak, torlojuak, barautsak, erremintak- estaltzeko teknika berri bat sustatzea du helburutzat. Azken teknika hau seguruagoa eta ekologikoagoa da betiko tratamenduak baino, hau da, nikeleztatzea edo galbanizatzea baino, baina higaduraren aurka eraginkortasun bera du.
  • DEIMOS: DEIMOS proiektuaren xedea erregaien pilek erabiltzen duten teknologia bat garatzea da, energia teknologia garbiagoen bitartez, energia banatzeko sistema berri seguruagoak eta iraunkorragoak lortzeko.
  • MAGNO: MAGNO proiektua magnesioaren aleazioetan oinarritutako teknologia berrien garapenari dago zuzendua, eta benetako ekoizpen prozesuak hartzen ditu bere osotasunean, totxoetan dauden lehengaietatik hasi eta haien birziklatze prozesura arte.
  • NANOBIOMOL: NanoBioMol proiektuak dopingaren aurkako kontrola eta esteroide motako hormona anabolizanteen legez kanpoko nekazaritzako elikagaietan egiten den erabileraren kontrola egiteko sentsore optikoak eta elektrokimikoak garatu ditu. Diseinuan, kontuan hartu da gero hura industrializatu ahal izango dela.
  • SMARTHEALTH: GAIKER-IK4 eta IKERLAN-IK4 Zentro Teknologikoek eta BIOEFek (Osasun Berrikuntzako eta Ikerketetako Euskal Fundazioa), Gurutzetako eta Donostia Ospitaletako Onkologia departamentuen bitartez, minbizia hautemateko sistema aurreratuak garatzeko proiektu batean, SmartHEALTH deritzona, dihardute lanean. 4 urte iraungo ditu proiektuak, 21 milioi euroko aurrekontua du eta 11 herrialdek hartzen dute parte.
  • TATEM: Hegazkin-konpainia baten gastuen % 20ra arte mantentze-lanen ondoriozkoak izan daitezke. Eragiketa horiek kanpoan egiteko joera badago ere, mantentze-lanekin lotuta dauden ustiapen-gastuak proportzio berean jarraitu dute azken hogeita hamar urteetan. Baina badira mantentze-prozesu horretan hobekuntzak egiteko aukerak.
  • PRESIOEN EREDUA: TEKNIKER-IK4 zentroak Industria Ministerioarentzat garatu du munduko barometrorik zehatzena.
  • CINeSPACE: CINeSPACE-n helburua inguru mugikorretan informazio multimedia trukatzeko plataforma bat diseinatzea eta garatzea da. Plataformak zine ondarea bultzatuko du eta eskalagarria, sare ezberdinetik eskuragarria, interegingarria eta kokapenean oinarritutakoa izango da. Lan taldea ikerkuntza zentro, enpresa eta edukien hornitzaileez osatuta dago. Proiektu honek Marco Programaren IST VI. Programatik diru laguntza jaso du.
  • INREDIS: TIC baliabide eta teknologien belaunaldi berriak, existitzen diren erabiltzaile gailu desberdinen eta pertsona ezinduek erabiltzen dituzten laguntza tekniko eta ingurunearen seinalaketa eta kontrolaketa gailuen arteko interoperakuntza ahalbidetuko du, ezagupenaren gizartean ezindutako erabiltzaileen integrazioa lortzeko xedearekin.
  • BIOMICS: VICOMTECH-IK4k KB Data Mining enpresarekin elkarlanean arituko da elektroferesi analisitik datozen irudien prozesamenduan. Ikertzaileei datu proteomiko eta metabolikoen analisia errazten dien prozesu metabolikoen simulaziorako beharrezkoa den datuen integrazioan aurrerapausoak egitea ahalbidetuko du proiektuak...”
  • AZTERLAN
  • CEIT
  • CIDETEC
  • GAIKER
  • Ideko
  • Ikerlan
  • Lortek
  • Tekniker
  • Vicomtech

© 2017 - IK4 Research Alliance | Polígono Azitain , 3K 2ºG - 20600 EIBAR (Gipuzkoa). Spain. | Tel: +34 943 820350 | Lege informazioa